jueves, 11 de febrero de 2010

viernes, 16 de marzo de 2007

LEKEITIOKO AMA


Web powered by: Urpekofabrika eta
Josuntzueta
KORONAZIÑOKO ABESTIA
Elorri zuri ganeko
Andra zoragarria,
Emen daukazu onduan
Zeure Erria,
Zu zaitugu gure poza
Ta errukia
Bidia erakusteko
Zeru gioko izarra,
Lekitarrentzat edonoiz
Erregiña Zeu zara.
**********************
**********************
1864-garenean Eusebio Maria de Azkuek LEKEITIOKO
AMA VIRGIÑA ANTIGUAKOAREN BEDERATZIURRENA
´ri bizia emon eutsan erderaz. Euskeratu, Aita Uriarte Frantziscotar euskalari entzutetsuak egin eban.
Ikusi : "La Antigua" de Lekeitio
Lekeitioko gure Andra Mari Miraritzua: Mirariak egin dauskuzala ezin ukatu edoleite.
¿Baina nun dira? ¿Nun gorde eben gure aurretikoak euren gomutak?
Bat edo bat, gure zaharrari entzundakoa bai:"Grankanton besigutan ziarduen arrantzale batzuk, uste-uste bagako ekaitz ikaragari batek artuta, euren buruak galdutzat eukezala, Andra Mariari arrenka asi ta bat batera, zelan ezekiela, zeruko laguntasunez Getaria- aurrean euren buruak ikusi ebezan."
Lenago onelako mesede asko artuebezala bai, lekeitiar zarren gomutan baegozan, baina idatzita, gaur yakiteko paperik ezeuskuen itzi.
Iturrizak bere Historias de Vizcaya liburuan 274-garren orrialdean auxe dakar: 1718-garren Irailaren 13-an gure auretikoak Andra Mariari bederatziurren bat egiten asi dakozan, ganera etorken zori txar andi batetik euren uria gordeteko; eta gura ebena regun atantxe berean lortu eben. Bermion eta beste nunbait eriotza ta erealdi ta lapurreta andiak eginda, gizon matxinatu batzuk Lekeitiorantz etozan, ementxe beste ainbeste egiteko gurari sutsuaz. Onantz etozela, Ereñora elduean, iru bidar entzun eieben esaten <<¿zegaitik eta zetarako dogu Lekeitiora yoatea?>>Gizonak ezekien ez norena ez nundikoa zan itaune a; eta, ikaragarri, bertan bera itzi eutsen euren asmo gaiztoak.
Beste aldetik, iru lehorte anditan Andra Mariaren irudia kalerik kale erabili eben, eta gura eben eiri ederra nai beste izan ebela. 1716-garren agostuaren 14-an, 1726-garren irailaren 2-an, eta 1728-garren urtarrilaren 29-an.
Geure egunetan, 1912-garren urtean San Nicolas izendun txalupa bateko arrantzale batzun artean gertatutakoa. Yazoera arrigarria au, Lekeitiar idazle batek, Patroiari berari entzunda, Euzkadi deritxon erebistan, 1912-garren urte atakoxe 426-434 orrialdean.
Emon dagiogun geure irudi maite, geure ondasunik zarren oni, emon dagiogun beronek jatorriz daukan eta egokiena daben izena: LEKEITIOKO AMA